Txakolin

Txakolin botila.
Euskal Herriko hiru txakolin sormarken kokapena
     Arabako txakolina      Bizkaikoa      Getariakoa

Txakolina ardo mota bat da. Karbonatuxea, 10,5-12º inguru izan ohi ditu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den txakolina sormarka batek babestuta dago. Hala ere, Nafarroan, Kantabrian eta Burgoseko iparraldean ere ekoizten da eta urrunago, Txile eta Australian ere bai[1][2].

Bi txakolin mota nagusi daude: zuria eta gorria. Hedatuena lehena da eta bigarrena batez ere Bizkaian ekoizten da, Bakion, Balmasedan eta Txorierri eskualdean; Nafarroan, Untzitibar eta Itzagaondoan[3].

Ohituraz, baserri eta etxeetan egin izan dute, baina egun prozesua Euskal Autonomia Erkidegoan profesionalizatuago dago, eta sormarkak eskakizun zorrotzak ezarri dizkio.

Gaur egun, mahastiak Euskal Autonomia Erkidegoko 340 hektareatan zabalduak dituzte eta ia 1.800.000 litro ekoizten dituzte urtean, hiru sormarkatan banatuta: Getariakoa (165 hektarea eta 900.000 litro), Bizkaikoa (120 ha eta 700.000 l) eta Arabakoa (55 ha eta 180.000 l).

Nafarroan, 1376. urtean Karlos II.ak Iruñerriko ardoa kanpoko ardoen aurrean zaintzeko lege bereziak egin zituen. Bertako txakolina beti izan da oso famatua Iruñean[4].

Ipar Euskal Herrian ere txakolina ezaguna zen XX. mendearen hasieran[5].

Antzina Miranda de Ebron eta Kantabrian ere egin izan zen, eta orain, txakolinaren sormarkak lortu duen ospea baliatu nahirik, berriz ere txakolina ekoizten hasi nahi lukete. Gainera, txakolina izenarekin saldu nahi lukete; horregatik, tirabirak sortu dira haien eta sormarka dutenen artean.

  1. «El desconocido chacolí de Chile», Euskonews & Media, 573. zenbakia, 2011-04-01.
  2. «Saludo al Txakoli», The Melbourne review.
  3. «Chacolí»[Betiko hautsitako esteka], Gran Enciclopedia Navarra, 1990.
  4. «A propósito del chacolí (txakolina) de las merindades navarras de Pamplona y Sangüesa», Euskonews & Media, 598. zenbakia, 2011-10-28.
  5. «Txakolin», Orotariko Euskal Hiztegia, 2011.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search